XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeruko Aita

1- Zein da apezak erakusten daukun lehen gauza? Zeruan badugula Aita bat, maite gaituena.

2- Zeruko Aitak nola erakusten dauku, maite gaituela? Bizitzeko guziak bear ditugun guziak ematen dauzku.

Gain hartan: ematen dauku iguzki ederra, izan dezagun argia eta beroa... izarrak eta ilargia gauaz ez dadin hain ilun izan... hedoiak, guri uria emateko.

Gure inguruan: iturriak eta ur-errekak, guk ura izateko... landetan ogia, mahastietan mahatsa, guk ogia eta arnoa izateko... arbolak, guk fruituak eta egurra ala zura izateko... alimaleak, guri haragia emateko.

Lurpean: harriak, etche egiteko... burdina, machina egiteko... ikatza, su egiteko, eta, eta bertze zenbat gauza! 3- Zeruko Aitak ematen dauzkunak, ematen ahal dauzku bertze norbeitek?.